Egurrezko labean, ama orearekin egindako ogi eta gozo ekologikoak
leire@eguzkileire.eus - Tel. 620 595 711
Aurkezpena
Lehengaiak
Lehengaiak

Gure elikagaiak ekoizteko erabilitako lehengai guztiak ekologikoak eta ahalik eta bertakoenak dira; hots, Euskal Herrikoak.

Gure ahalegina
Gure ahalegina

Gure lehen gaiak Euska Herrikoak izateko ahaleginean, nekazariei gure beharrak azaltzen dizkiegu eta ahal den neurrian, sortzera bultzatzen ditugu, elkarlanean.

Lehengaien eraldaketa
Lehengaien eraldaketa

Ogi eta gozogintzan, zerealak dira lehengai nagusiak. Irinak erosi ordez, Euskal Herriko nekazariei zuzenean zerealak erosi eta gure baserriko errotan xehatzen ditugu, behar ditugun irin motak eginez.

Xehatuz
Xehatuz

Ogi eta gozoak egin aurretik zerealak xehatuz erabilitako irinen erabateko freskotasuna eta kalitatea ziurtatzen dugu.

Artisau moduan
Artisau moduan

Ogi guztiak artisau moduan eta ama orearekin egiten ditugu.

Ura
Ura

Ura osasungarriagoa izateko ahaleginetan, filtratu eta biziberritu egiten dugu. Filtratzeak, urak eduki dezakeen ez-purutasuna kendu eta bizi berritzeak, sorleku edo iturri naturaletatik irteten den uraren ezaugarrien pareko izaten laguntzen dio.

Gatza
Gatza

Gesaltza Añanako gatza erabiltzen dugu (Araba). Ehunka urtez gaurdaino modu naturalean ekoitzi den gatz ezaguna, mineraletan aberatsa.

Salmenta (Azoka, Belardendak, kontsumo taldeak...)
Salmenta (Azoka, Belardendak, kontsumo taldeak...)

Ahal dugun neurrian zuzeneko salmenta egiten dugu,  baita ere, belardendak, kontsumo taldeak, dendak...